Saltar al contenido
360expBeta pública
Iniciar sesión
Volver a eventos
Harizko Zubiak ehuntzen zikloa: Ekhi Lambert eta Ixabe
Música

Harizko Zubiak ehuntzen zikloa: Ekhi Lambert eta Ixabe

Viernes, 16 de octubre de 2026 · 8:00 p.m.Laba · Pamplona/Iruña

Descripción

Ekhi Lambert Irulegiko kantautorea eta konpositorea da, eragin desberdinen artean dabilena: euskal kantu herrikoia, abangoardiako popa, heroic fantasy unibertsoak... Bere bigarren diskoarentzat, Inbasioak ( Forbidden Colours , 2024), hainbat musikarirekin obra oparoa sinatzen du. Anitza, bazter, xoko eta pasabidez betea, diskoak hamabi kantu labur biltzen ditu. Orkestrarako konposatua eta moldatua izan da urte oso batez, eta ondotik hainbat jatorritako musikarien laguntzarekin ekoitzia: Oiasso Kamerata, Joseba Irazoki, Oihan Oliarj-Ines, Felix Buff... 2023ko udaberrian Garate (Kaki Arkarazo) eta Shorebreaker (Johannes Buff) estudioetan grabatua, diskoak ibilaldi epiko, ikuspen poetikoak eta desertzio batera gomitatzen gaitu. Taula gainean, gitarra elektrikoak akonpainaturik, Ekhi Lambertek kolore soilak jartzen dizkio bere musikari. Bere konposizio zehatz eta fantasmagorikoek mintzaira berezia dakarte: ahots baten desherria, itzul ezin daitekeenaren mugetan. Lapurditik datorren Ixabe taldeak rock alternatiboaren, post-punkaren eta giro ilunen arteko bidaia proposatzen du. Ziburuko musikariek sortutako unibertso berezi honetan, indar emozional handiko kantuak eta atmosfera hipnotikoak aurkituko ditugu.

MúsicaConciertos