Hauspo bat bihotzari
Sábado, 10 de octubre de 2026 · 7:00 p.m.Baztartxo Udal Antzokia · Azkoitia
Descripción
Hauspo bat bihotzari ikuskizunak trikitixaren eta herri baten arteko lotura emozional eta kulturala jartzen du agerian, Azkoitian instrumentu honek izan duen eta oraindik duen garrantzitik abiatuta. Soinu-txikia da ikuskizunaren protagonista, baina haren inguruan hainbat adierazpide artistiko elkartzen dira: musika, panderoa, dantza, bertsoa, poesia eta pintura. Festa eta erromeria giroan, narratzailearen begirada poetikoak trikitixaren inguruko mundua osatzen duten elementuak lotzen ditu: musikariak eta dantzariak, herria eta plaza, oroitzapenak eta bizipenak. Azkoitiko hainbat txokotatik eta herriaren memoria kolektibotik barrena —Atrasku tabernatik eta langileen apopilo-etxeetatik Gerra Zibilaren garaira, Urrategiko mendiko erromerietatik fabriketara, eta auto, itsasontzi zein hegazkinetara—, trikitixak denboran eta espazioan zehar izan duen presentzia erakusten da. Hauspo bat bihotzari ez da trikitixa-emanaldi hutsa: herri baten izaera, memoria eta emozioak ospatzeko festa artistikoa da. Hauspoaren arnasa eta bihotzaren taupada uztartuz, trikitixak euskaldunon barruan piztu duen guztia plazaratu nahi du: poza, nostalgia, bizitasuna, dantza, komunitatea eta bizitzeko gogoa.