Saltar al contenido
360expBeta pública
Iniciar sesión
Volver a eventos
1TZ4L1 3T4 P1ZTU
Artes Escénicas

1TZ4L1 3T4 P1ZTU

Jueves, 17 de diciembre de 2026 · 7:00 p.m.Biteri Kultur Etxea · Hernani

Descripción

¿¿¿¿¿¿¿Zuzeneko musika elektronikoa eta bat-bateko bertsolaritzaren arteko elkarlana du abiapuntu planteamendu musikal berriak. Bi diziplina orain arte bereiziak modu maldu eta librean pentsatzen eta interpretatzen arituko gara Partaide guztiak ariko dira inprobisazioaren soka finaren gainean sortzen: musikariek bertsolarien tonu, erritmo, denbora eta melodia propioetara moldatu beharko dute zuzenean, egoerari egokituz eta horren arabera inprobisatuz unean uneko doinuak. Era berean, bertsolariek oinarri musikal horren gainean dagokien gaiarekin sortu beharko dituzte bertsoak. Oraingoan, "Lagunekin bai" zikloaren aterkipean arituko dira bertsotan, laguntasunaz eta transfeminismoaz hausnartzeko helburuarekin. Askotariko gorputz, zaintza, desira, intimitate zein bizikidetzak aldarrikatzen ditu transfeminismoak. Laguntasuna politizatzeko eta ahaidetasuna ulertzeko modua zabaltzeko gonbidapena jorratuko da saioan. Bertsolariak : Aissa Intxausti, Eli Pagola, Haizea Arana eta Maddi Ane Txoperena Musikariak : Libe Goenaga, Aner Peritz eta Manex Pagola

Artes EscénicasArte y Cultura