Saltar al contenido
360expBeta pública
Iniciar sesión
Peiremans+
Conciertos

Peiremans+

Sábado, 26 de diciembre de 2026 · 8:00 p.m.Dabadaba · Donostia-San Sebastian

Guarda el evento y te avisamos si cambia la fecha, la hora o el lugar.

Descarga la app para iPhone

La venta de boletos no está disponible actualmente.

Line-up

Descripción

Leer más

Peiremans+ proiektu puntual bezala sortutako rock musika taldea da. Gorka Urbizu (Berri Txarrak), Haritz Beristain Txiki (Kashbad, 4itzal) eta Imanol Ubeda (Deabruak Teilatuetan, Bide Ertzean) dira taldeko hiru kideak.

Diskografia:

Tolosako Bonberenea gaztetxeak lagunduta argitaratu zuten 2005ean beraien lehen diskoa, Peiremans izenekoa, bost kantuz osatzen dena:

1 Send Flowers

2 Zuretzako hitz ederrak

3 Zer gara gu, nor gara gu, guaytarrak gara gu

4 Beste zera hori

5 Joan zinen

Diskoa kaleratu eta gero, Balerdi Balerdi taldeko Marino Goñi baxu-jotzailearen laguntzaz zenbait kontzertu eman ondoren, taldekide bakoitzak bereari berrekin zion.

10 urteren buruan, 2015ean berriz elkartu zen taldea, kontzertu batzuk eman eta kantu berriak grabatu zituzten; grabaketa horiek 2016ko martxoan Bigarren Saria izeneko lanean argitaratu ziren, hori ere bost kantuz osatua:

1 Bemidji

2 Radiomaria

3 Orain

4 Zortziak bat

5 Zutik Iraun

Taldearen Izena

Taldearen izena jarri zuten Frédéric Peiremans futbolari belgikarraren omenez. 2000. urtean Errealean sartu zen Peiremans, baina zenbait lesio luzeren ondorioz, ez zuen inoiz lehenengo mailan debutatu, eta 2002an iragarri zuen futbol profesionala utziko zuela, depresioak jota. Musika-taldeak Peiremansen abizena erabiltzea erabaki zuen porrota eta galtzailearen figura balioan jartzeko.

2026an, azken alditik hamar urtera, taldea berriro elkartzen da kontzertu batzuk egiteko.

Vía dice.fm

Dónde

Dabadaba

Mundaitz Kalea, 8, 20012 Donostia, Gipuzkoa, Spain, Donostia-San Sebastian

Ver todos los eventos en este recinto