Keixpe 2026: Xabier Badiola + Saguxar
Domingo, 29 de noviembre de 2026 · 12:00 p.m.Juan de Lizarazu Erakusketa Aretoa · Urretxu
Boletos desde
Guarda el evento y te avisamos si cambia la fecha, la hora o el lugar.
Line-up
Descripción
Leer más
Kalegorrian kultur elkarteak Keixpe musika zikloa antolatu du udazkenerako: lau kontzertu, hilean bat, azken igande eguerdian, Zumarragan eta Urretxun.
Azaroaren 29an, Xabier Badiola kantugile eta gitarrista eta Saguxar musikari eta ekoizlea arituko dira, Urretxun.
Badiola gitarrista fina da, kantugile sentibera, letragile lirikoa. Denboraz kanpoko folk ederra lantzen du. Entzule ugari liluratu zituen 2023an ahots eta gitarra hutsez grabatutako lehenengo diskoarekin, eta oraindik eta indar handiagoz iritsi da Leiho ondoan xori bat bigarren lana, udaberrian kaleratua.
Saguxar Ane Segurolaren izen artistikoa da. Animalia gautar bat, eguerdi argitan. Izan ere, ez dago une txarrik bere dream-pop eta ambient doinuetan murgiltzeko. Bere eskuz ondu, grabatu eta plazaratu zuen Sei mila urte estreinako diskoa (2024), eta urtea bukatu baino lehen kaleratuko du bigarrena, Humo Internacional zigiluarekin.
Eguraldi atsegina izanez gero, kontzertua Aizpurunea kultur etxeko lorategian izango da; bestela, udaletxeko atarian.
Información adicional
Generado por IASugerencias automáticas separadas de la información oficial del organizador.
Keixpe musika zikloaren barruan, Kalegorrian kultur elkarteak antolatuta, Xabier Badiola kantugile eta gitarrista eta Saguxar (Ane Segurola) musikari eta ekoizlea arituko dira Urretxun azaroaren 29an, eguerdian. Badiolak folk musika lantzen du, eta Saguxarrek dream-pop eta ambient doinuak. Eguraldi atsegina izanez gero, kontzertua Aizpurunea kultur etxeko lorategian izango da; bestela, udaletxeko atarian.